50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 legean xedatutakoarekin bat, udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion laneko arriskuen prebentzioko teknikariaren 1 lanpostu, gehienez, betetzeko, sartzeko prozeduraren bidez eta merezimendu lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 26an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion laneko arriskuen prebentzioko teknikariaren lanpostu bat sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiarekin bat etorrita egin baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoarekin bat, hautaketa epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko,

ERABAKITZEN DA:

1. Silvia Cabrerizo Juarez Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostuan, 1-203500-1 plaza zenbakia esleituta.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko martxoaren 18an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26an.–Tokiko Gobernu Batzarreko Idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2403459