50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 legean xedatutakoarekin bat, udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion psikologo 1 lanpostu, gehienez, betetzeko, sartzeko prozeduraren bidez eta merezimendu lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 26an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion psikologoaren lanpostu bat sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiarekin bat etorrita egin baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoarekin bat, hautaketa epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko,

ERABAKITZEN DA:

1. María Yolanda Yañez Nascimiento Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea psikologo lanpostuan, 1-100517-5 plaza zenbakia esleituta.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko martxoaren 18an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2403458