50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIGORRIA

Deialdia, albientearen lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Deialdiko bederatzigarren oinarrian aipatu hautapen prozesua buruturik, Mendigorriko alkateak, ebazpen baten bidez, Mendigorriko Udaleko albiente izendatzen du hautapen prozesua gainditu eta puntu gehien lortu duen izangaia.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean jabetu beharko da lanpostuaz izangaia. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Mendigorriko Udaleko C mailako albiente bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta bederatzigarren oinarrian ezarri bezala jokatuko da.

Mendigorrian, 2024ko otsailaren 22an.–Jarduneko alkatea, Íñigo Lerga Fuertes.

Iragarkiaren kodea: L2403381