50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CABANILLAS

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionario araubidekoa. Izendapen proposamena

Cabanillasko Udalaren zerbitzura zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko deialdian (oposizio-lehiaketa bidezkoa, funtzionarioen araubidean jarduteko), kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du Álex Garcés Diago izendatzeko, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9. oinarrian jasotzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2022ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cabanillasen, 2024ko otsailaren 28an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2403514