50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17/2024 FORU DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Izai Redín Lekunberri jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuta.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 21ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Izai Redín Lekunberri jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2024ko otsailaren 22tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2403208