50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

233E/2023 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen deialdia: "Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza, migratzaile eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten". DDBN identifikazioa: 735478.

Urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 2 ter artikuluan arautzen da etorkinen integrazioa, lege horren bidez arautu baitziren atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunak, bai eta etorkin horien gizarteratzea.

Bestalde, urriaren 30eko 12/2009 Legeak, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituenak, bere 30. eta 31. artikuluetan jasotzen ditu nazioarteko babesa eskatzen dutenen gizarte eskubideak eta harrera.

Horrela, bada, dirulaguntza hauen helburua da egoera oso ahulean dauden migratzaileen gizarte inklusioa lortzea, kontuan izanik irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte bazterketaren egoera larrietan eta pertsonen integrazioa mugatzen duela.

Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdunei berdintasunez parte hartzeko eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Espedientean jasota daude Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren proposamen txostena eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren txosten juridikoa eta onespena, bai eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntza deialdi bat, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten, eta, orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak ere onestea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jaso bezala.

2. 455.450 euroko kreditu bat erreserbatzea, 2024ko gastuen aurrekontuko "Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak, PE EGIF+ 21-27" izeneko F10001 F1100 4819 231905 (PEP E-23/000611-01 elementuarekin) partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Guztira 455.450 euroko gastua baimentzea, 2024ko gastuen aurrekontuko "Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak, PE EGIF+ 21-27" izeneko F10001 F1100 4819 231905 (PEP E-23/000611-01 elementuarekin) partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN).

Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Martín.

I. ERANSKINA.–IRABAZI-ASMORIK GABEKO GIZARTE EKIMENEKO ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA, MIGRATZAILEEI ETA ERREFUXIATUEI HARRERA ETA LAGUN EGITEKO PROIEKTUAK EGIN DITZATEN 2024. URTEAN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da arautzea zer araubidetan emanen zaizkien dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2024. urtean.

1.2. Horrela, bada, dirulaguntza hauen helburua da egoera oso ahulean dauden migratzaileen gizarte inklusioa lortzea, kontuan izanik irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte bazterketaren egoera larrietan eta pertsonen integrazioa mugatzen duela.

1.3. Proiektuak bi motatakoak izanen dira:

–A modalitatea. Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak, gisa honetako jarduerak barnean hartzen dituztenak:

  • Ezagutzera ematea harrerako gizartearen testuinguru soziokulturala eta administrazioen eta erakundeen sarea.
  • Orientazioa ematea eta kasuan kasuko beren jarduketa eremuko entitate eta baliabideetara bideratzea.
  • Ahalduntze prozesuak.
  • Oinarrizko gaitasunak ikastea.
  • Laguntza psikologikoa.
  • Eskola errefortzua.
  • Kirol integrazioko jarduerak eta aisialdi eta denbora librekoak.
  • Laguntza juridikoa.
  • Kulturen arteko bitartekotza.

–B modalitatea. Nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak hartzeko eta integratzeko programa indartzen duten proiektuak, Nafarroan aipatu programa kudeatzeko akreditatuak dauden entitateek garatzen dituztenak.

2.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. Deialdi honen dirulaguntzen zenbatekoak 45.450 euro eginen du gehienez ere, kreditu nahikoa eta egokia baldin badago.

Oinarri arautzaile hauetan jasotako laguntzak %40ko tasarekin kofinantza daitezke Europako Gizarte Funtsaren (EGF +) baliabideekin, "2.I.03 Migratzaileak gizarte entitateen bidez integratzea" ekintzaren bitartez.

2024ko gastuen aurrekontuko "Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak, PE EGIF+ 21-27" izeneko F10001 F1100 4819 231905 (PEP E-23/000611-01 elementuarekin) partidaren kargura finantzatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

2.2. Proiektu bakoitzean, hauexek izanen dira gehieneko dirulaguntzak:

–A modalitatea: 45.000 euro.

–B modalitatea: 45.000 euro.

2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, modalitate bakoitzean zehaztutako muga edukita.

Onesten den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa edo bestelako tributu batzuk, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoak badira, eta, bestetik, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdian aurreikusitako xedeari eta mugei egokitzen ez zaizkien diru kopuruak.

Laguntzaren zuzeneko kostuak honako kostu hauek kontuan hartuta kalkulatzen dira: langileen zuzeneko kostuak, higiezinen alokairua eta erabilera-gastu arruntak, materialak eta hornidurak, bidaiak eta dietak eta zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Zuzeneko kostu horiek benetako kostuaren arabera zehaztu eta justifikatzen dira. 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 64. artikulua aplikatuz, finantza-gastuak ez dira kostu diruz lagungarriak.

Laguntzaren zeharkako kostuak kalkulatzeko, eta 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 53.2 artikuluan ezarritakoa betez, zuzeneko kostu diruz lagungarrien %7ko tasa finkoa erabiltzen da (54.a artikulua).

2.4. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, dirulaguntza ematen ahalko zaie halakorik jaso ez duten entitateei, edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, onetsitakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenei, betiere lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.

3.–Gauzatzeko epeak.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2025eko otsailaren 10a baino lehenago ordaindu direnean.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektuko jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzea.

b) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna bultzatu behar du.

c) Egin beharreko jarduerak doakoak izanen dira, eta koordainketarik gabekoak.

d) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeetara egokituko dira, baita aplikatu beharreko bestelako arauetara ere.

Programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak ez dira diruz lagunduko baldin eta aplikatzen badituzte irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza eta/edo birgaitze obren proiektuak.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:

A. Proiektuko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:

a.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, higiezin horietan egiten diren jarduera guztien artean diruz lagundutako jarduera egiten den proportzioan.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileen gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jarduerari lotutakoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Langileen gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan antzeko eginkizunak betetzen lan egiten duten profesionalentzat ezarritako ordainsari-kostuen adinakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte langileei dagokiena baino altuagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen joan-etorriei lotutako gastuak dira, jarduerak egiteari zuenean lotuta daudenenak, kontuan izanik Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakia, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arloan. (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen diren kasuetan.

B. Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren %7 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, entitate onuradunaren funtzionamendu orokorreko gastuak (bestelako langile gastuak, lokalenak, bulego materialak eta beste gastu arrunt batzuk). Zeharkako gastu horien %85, gutxienez, Nafarroan egin beharko dira.

5.3. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.

Era berean, ez dira diruz lagunduko:

a) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) edo zeharkako beste edozein zerga, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.

b) Ondasun inbentariagarriak eskuratu, birgaitu eta hobetzea.

c) Ibilgetu materialean, ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioak, ez eta aplikazio informatikoen erosketa ere.

d) Amortizazioak.

e) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, eskersariak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).

f) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

g) Zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez duten gastu-kontzeptuak.

5.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

6.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta egotea. Era berean, pertsona juridiko pribatuen taldeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) B modalitateko proiektuak aurkezten dituzten entitateen kasuan, akreditaturik egotea nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen harrera eta integraziorako programak kudeatzeko.

c) Irabazi-asmorik ez izatea.

d) Estatutuetan jasota izatea, helburu sozialen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitatetarako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

e) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremua autonomia-erkidegoaz gaindikoa bada, egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea Nafarroan. Ez da diruz lagunduko baldintza hau bete aurretik egindako jarduera.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

g) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean (3. oinarria) bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

7.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.

Eskaera Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio.

Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du modalitate bakoitzeko.

Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin gauzatzen badute, ekintza hori bere gain hartu duen entitateak aurkeztuko du eskabidea; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrean aurkeztuko da. Helbide honetan dago eskuragai:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/instantzia-orokorra-deskargatu

Behar bezala betetako eskabide ofizialarekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztuko da, eskaneatuta eta agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta:

A.–Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak egoitza soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean ordezkaritza bat ireki duela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.

c) Identifikazio fiskaleko txartela.

d) B modalitateko proiektuak aurkezten dituzten entitateek nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen harrera eta integraziorako programak kudeatzeko akreditazio ofiziala aurkeztu beharko dute.

e) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

g) Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

h) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).

i) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean daudela Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (VII. eranskina).

j) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo jasotzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

k) Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo zergaren menpe ez dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak gehienez hiru hilabete lehenago egina.

l) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakin eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren arabera. Horrez gainera, entitateak ordaindu beharko lituzkeen finantza-gastuak egiaztatzen ahalko dira, baldin eta jarduera hirugarrenen kalterako ez eteteak banku-mailegu bat edo kreditu-lerro bat eskatzea badakar berekin, 5. oinarriko 2.A.a.6) atalean aurreikusita dagoen bezala.

m) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak ).

B.–Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko dokumentazioa, hura baloratzeko:

a) Eskaera tekniko eta ekonomikoko ereduak, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztuak. Interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webguneko Zerbitzuen Katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskaera teknikoek ezin izanen dute 20 orrialde baino gehiago eduki (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko. 20 orrialde horietan ez da kontuan hartuko 7.3 A atala, "Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa".

b) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proforma fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden agiriak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.A ataleko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada gertatu. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, baldin eta bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik.

8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

8.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.

8.2. Prozeduraren instrukzioa Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuari dagokio (Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia). Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

8.3. Eskabideak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Ezin izanen da zuzendu baloratzeko aurkezten den dokumentazioa. Okerreko datuak, akats aritmetikoak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.

8.4. Eskaerak bereiz eta bere aldetik baloratuko dira, modalitate bakoitzaren arabera (1. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte guztira, eta gutxienez 25 puntu II. eranskineko c atalean ("Proiektuaren koherentziaren azterketa") eta gutxienez 7,5 puntu, aldiz, e atalean ("Giza baliabideen, baliabide teknikoen eta ekonomikoen azterketa").

8.6. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino esleituko dira.

Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskabidea berregiteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.

8.7. Jarduketaren modalitate berean proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortu eta aurrekontuan krediturik ez dagoen kasuan, II. eranskineko b atalean ("Proiektuaren koherentziaren azterketa") puntuazio handiena lortzen duena izanen da onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen b.1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

8.8. Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak ere adieraziko ditu.

9.–Prozeduraren ebazpena.

9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzak ematea ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskaerak ezetsi direla; ezetsitako eskaera horien artean zehaztu egin beharko da, besteak beste, aurrekontu baliabideen mugaren ondorioz ezetsi direnak.

9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

9.3. Deialdiaren ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea/-/buscartramite/).

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik eta ordainketa bakar batean ordainduko da, emandako zenbateko guztiarekin, gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, eta behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerari erantsi beharreko dokumentazioarekin batera, deialdi honen III. eranskinean jasota dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena entitateak aski funtsik ez duela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, eta premia hori egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz –dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak–, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak.

Aurrekoa gorabehera, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien artean, entitatearen ordezkariak sinatutako dokumentu independente bat ere agertzen ahalko da, non eskatuko baita emandako dirulaguntzaren %60 aurretiaz ordaintzea, entitateak behar adina baliabiderik ez duela egiaztatu beharrik gabe, baldin eta emandako zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada. Bigarren kasu horretan aurreikusitako aurrerakina ere hilabeteko epean eginen da, dirulaguntzaren ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, eta, kasu guztietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoa beteko du. Aurrerakin hori irabazi-asmorik gabeko edozein entitateri edo horien federazio, konfederazio edo elkarteei baizik ez zaie emanen.

10.2. Ordainketa aurreratua egin ez den kasuetan edo ordainketa aurreratua emandako laguntzaren zenbateko osora iristen ez den kasuetan, emandako dirulaguntzatik ordaintzeko dagoena osorik pagatzeko agintzen duen ebazpena 2024ko abenduan emanen da, jarduera 11. oinarrian adierazitakoaren arabera egin dela justifikatu ondoren.

Ordainketa egiteko ebazpen horretan sartzen ahalko da, entitate onuradunak aurkeztutako txosten ekonomikoan eskaera egin ondoren, emandako dirulaguntzaren zati bat kontura ordaintzea, zehazki, justifikatzeko dauden gastu arrunten eta langile gastuen zerrenda bati dagokiona, betiere 3. oinarrian aurreikusitako baldintzetan gauzatutako jardueraren zatiari badagozkio.

Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren helburuak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Entitate onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatzeari buruz behar diren txosten tekniko eta ekonomiko guztiak, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen Katalogoan eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

11.2. Entitate onuradun guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txosten tekniko eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte. Beren egoera partikularraren arabera, data hauetara egokitu beharko dute betiere:

–2024ko urriaren 1a: dirulaguntza ordaintzeko eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna, 10.2 oinarrian aurreikusitako baldintzetan. Txosten hori epe barruan aurkeztea nahitaezkoa da dirulaguntza aldez aurretik ordaindu ez bada edo aurreratutakoa emandako laguntzaren zenbateko osora iristen ez bada, eta aukerakoa izanen da Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik jaso duten entitateentzat.

–2025eko otsailaren 10a: kasu guztietan, amaierako txostena aurkezteko azken eguna.

Halaber, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.

11.3. Bitarteko edo amaierako justifikazioa, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiriak dituena, justifikazio kontuaren bidez eginen da, eta honako elementu hauek izanen ditu, dagokionaren arabera:

–Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa, oinarri honen 1. atalean aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere.

Tartean txosten horiek aurkezturik ere, programaren amaierako txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan. Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego. Bestela, tarteko txostentzat hartuko da.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.

2024ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko gastuen frogagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketaren data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.

–Zergapetuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.

–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan egotzitako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.

–Finantzatutako proiektua gauzatu dela bermatzen duen beste edozein agiri.

11.4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

11.5. Instrukzio-organoak zehazten duenean zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

11.6. Diruz lagundutako zenbatekoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Datuak elektronikoki trukatzeko sistemen bidez informazioa emateko konpromisoa hartzea.

d) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari atxikitako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

e) Honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea, bai eta kontrol horietan laguntzea ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

f) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

g) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen entitatearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da.

h) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatziaren edo grafikoaren kasuan, Batasunaren ikurra jarri beharko da, IX. eranskinean agertzen diren ezaugarri teknikoen arabera, inbertsio fisikoak eskatzen dituzten eragiketen betetze fisikoa hasi bezain laster edo erositako ekipoak instalatu bezain laster. Onuradunaren webgunean, halakorik badute, eta hedabide sozialetako beren kontuetan, eragiketaren deskribapen laburra jarri beharko dute, laguntzaren mailaren, helburuen eta emaitzen neurrikoa, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduko dute.

i) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

j) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

k) Laguntzaren itzulketa kostu errealetan oinarrituta egiten bada, kontabilitate-erregistro independenteak edo kontabilitate-kode egokiak eduki beharko dituzte eragiketarekin lotutako transakzio guztietarako.

l) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

m) X. eranskinean (EGIF+ programaren 1057/2021 Erregelamenduaren I. eranskina) agertzen diren gauzatze-adierazleak jakinarazi ahal izateko behar diren datuak ematea.

n) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

o) Justifikazio-agiriak bost urtez gordetzeko konpromisoa hartzea, kudeaketa-agintaritzak onuradunari azken ordainketa egiten dion urteko abenduaren 31tik aurrera. Epe hori Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak jakinaraziko dio, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jakinarazi ondoren.

p) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere 2023ko azaroaren 14a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekartzen ahalko du, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

q) Konpromisoa hartuko dute kudeaketaren arloan eraginkorrak diren neurri proportzionalak aplikatzeko iruzurraren kontra: kalitate kontrola eta gardentasuna kontratazioaren arloan, gerta litezkeen interes-gatazken kontrola, faltsutzeen kontrola, etab.

r) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.

13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.

13.1. Onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 gainditu gabe. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ezin izanen zaio %50 baino gehiagoko portzentajea egotzi, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.

Ondorio horietarako, onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da, hirugarrenekin ituna egiten badu dirulaguntzaren xede den jarduera zati batean egin dezaten. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

Ezin izanen dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.

13.2. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000 eurotik gorakoak badira, entitate onuradunak organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko dokumentazioa eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

13.3. Diruz lagundutako jardueren onuradunek egindako azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio betiere.

14.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera garatzeko lortzen ahal diren beste batzuekin, salbu Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bidez, 2024. urtean onetsitako deialdi honetatik datozenak: "Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, talde ahulenen gizarte sustapenaren eta gizarte inklusioaren arloko proiektuak egiteko".

14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo instituzio pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak VIII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

15.–Ez-betetzeak.

15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

15.2. Gardentasunari buruzko betebeharrak betetzen direla frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean (VI. eranskina), ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, epemugatik zenbat egun pasa diren kasuan kasuko dokumentuak aurkeztu arte.

15.4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

16.–Administrazio-errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak ematen dituen ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariri zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

17.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.

Dirulaguntzen entitate onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Entitate parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, gordetzeko aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri gordetzeko indarreko egutegiak adierazten duena.

Interesdunek Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere, migraciones.acogida@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz, gaian "datuen babesa" idatzita. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

18.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

Hala ere, Europar Batasunaren funtsen kargura finantzatutako dirulaguntzak kasu bakoitzean aplikatzekoak diren Europar Batasuneko arauek zuzenduko dituzte, bai eta horiek garatzeko edo haien transposizioa egiteko arau nazionalek ere, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 6.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

II. ERANSKINA–BALORAZIO-IRIZPIDEAK (100 PUNTU GEHIENEZ)

BALORAZIO IRIZPIDEAK

100 PUNTU GEHIENEZ

a. Bidekoztasun instituzionala

(12 puntu gehienez)

a.1

Generoa

(5 puntu gehienez)

Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1 puntu

0,50 puntu

Kontratatutako emakumeen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1 puntu

0,50 puntu

Gizon boluntarioen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1 puntu

0,50 puntu

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana du (berdintasun plana edukitzera legez behartuta ez dauden entitateentzat soilik)

1 puntu

Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko protokoloa du (berdintasun plana edukitzera legez behartuta ez dauden entitateentzat soilik, eta berdintasun plan horrek protokolo hau izan behar du)

1 puntu

a.2

Migratzaileei harrera eta lagun egiteko proiektuetan izandako lan-esperientzia

(5 puntu gehienez)

Azken 5 urteotan migratzaileei harrera edo lagun egiteko proiektuak

1 puntu, proiektu bakoitzeko

5 puntu gehienez

a.3

Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea

(2 puntu gehienez)

Boluntariotza plana izatea

2 puntu

Lan-ildo iraunkor bat garatzea

1 puntu gehienez

b. Proiektuaren lurralde-eremua eta xede-biztanleria

(6 puntu gehienez)

b.1

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua:

(4 puntu gehienez)

Iruñean/Iruñerrian eta Iruñetik/Iruñerritik kanpoko herri batean edo gehiagotan egiten bada

4 puntu

Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko herri batean edo gehiagotan egiten bada

3 puntu

Iruñean/Iruñerrian egiten bada

1 puntu

b.2

Esku-hartzearen xedeko udalerriko edo udalerrietako biztanle migratzaileen portzentajea:

(2 puntu gehienez)

%15etik gorakoa

2 puntu

%10etik %15era artekoa

1 puntu

%10etik beherakoa

0,50 puntu

c. Proiektuaren koherentziaren azterketa

(45 puntu gehienez)

c.1

Proiektuaren oinarriak: azaldu zehatz-mehatz gizartearen zein beharrizan eta errealitateri erantzuten dien proiektuak, nori zuzenduta dagoen, zer lortu nahi duen eta nola gauzatuko den.

(8 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

8 puntu gehienez

Oso koherentea

6 puntu gehienez

Nahiko koherentea

4 puntu gehienez

Ez oso koherentea

1 puntu gehienez

c.2

Parte-hartzaileak proiektuan sar daitezen erabilitako prozedura:

(3 puntu gehienez)

Baliabide publikoen bidez bakarrik

3 puntu gehienez

Baliabide publikoen bidez gehienbat

1 puntu gehienez

c.3

Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila

(8 puntu gehienez)

Erabat koherenteak, definituak eta zehaztuak

8 puntu gehienez

Oso koherenteak eta ondo definituak eta zehaztuak

6 puntu gehienez

Nahiko koherenteak, definituak eta zehaztuak

4 puntu gehienez

Ez oso koherenteak, definituak eta zehaztuak

1 puntu gehienez

c.4

Jardueren deskribapena, egokitasuna, koherentzia eta kronograma

(6 puntu gehienez)

Egokitasuna eta koherentzia

3 puntu gehienez

Deskribapen-maila eta xehetasuna

3 puntu gehienez

c.5

Jardueren zabalkunde plana eta baliatu beharreko euskarriak: kalitate maila

(2 puntu gehienez)

Oso egokia

2 puntu gehienez

Nahiko egokia

1 puntu gehienez

c.6

Oinarrien, helburuen eta jardueren arteko koherentzia-maila:

(12 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

12 puntu gehienez

Oso koherentea

9 puntu gehienez

Nahiko koherentea

6 puntu gehienez

Ez oso koherentea

2 puntu gehienez

c.7

Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu gehienez)

Oso egokia

3 puntu gehienez

Nahiko egokia

2 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

c.8

Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu gehienez)

Oso egokia

3 puntu gehienez

Nahiko egokia

2 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

d. Ebaluazio-sistemaren egokitasun- eta kalitate-maila: lortutako emaitzak ebaluatzeko prozesua eta haien ebaluazioa, jarraipen-prozesua, adierazleak eta egiaztapen-iturriak

(12 puntu gehienez)

d.1

Lortutako emaitzak ebaluatzeko prozesua eta haien ebaluazioa

(5 puntu gehienez)

Ebaluaziorako metodologiak eta tresnak: egokitasuna eta zehaztapen-maila

2 puntu gehienez

Ebaluatu beharreko alderdiak: egokitasuna eta zehaztapen-maila

3 puntu gehienez

d.2

Proiektuaren garapenaren jarraipena egiteko prozesua:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna eta zehaztapen-maila

3 puntu gehienez

d.3

Adierazleak:

(2 puntu gehienez)

Egokitasuna eta zehaztapen-maila

2 puntu gehienez

d.4

Egiaztapen iturriak:

(2 puntu gehienez)

Egokitasuna eta zehaztapen-maila

2 puntu gehienez

e. Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(15 puntu gehienez)

e.1

Giza baliabideen egokitasuna (entitateko langile kontratatuak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak:

(5 puntu gehienez)

Oso egokia

5 puntu gehienez

Egokia

3 puntu gehienez

e.2

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:

(2 puntu gehienez)

Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak

2 puntu gehienez

e.3

Baliabide teknikoak:

(1 puntu gehienez)

Proiekturako egokitasuna

1 puntu gehienez

e.4

Baliabide ekonomikoak:

(7 puntu gehienez)

Aurrekontuaren egokitasuna proiektuarekiko

4 puntu gehienez

Bat etortzea eta argiak izatea eskaera teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutakoa (Excel dokumentua).

3 puntu gehienez

f. Sarean lan egitea eta beste entitate eta baliabide batzuekin koordinatzea, aurkeztutako proiektua garatzeko

(4 puntu gehienez)

f.1

Sarean lan egitea: sarearen helburuak, lan-metodologia eta ezaugarriak zehaztea

3 puntu gehienez

f.2

Kanpoko eragileekiko koordinazioa

1 puntu gehienez

g. Proiektua zenbateraino osatzen den jarduketa eremuko beste baliabide batzuekin

(2 puntu gehienez)

Oso egokia

2 puntu gehienez

Nahiko egokia

1 puntu gehienez

h. Proiektuaren berrikuntza-maila: Detektatutako behar berriei heltzea. Artatu gabeko gizataldeak. Metodologia berriak garatzea. Premiei erantzun berritzaileak ematea

(4 puntu gehienez)

Oso egokia

4 puntu gehienez

Nahiko egokia

3 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

III. ERANSKINA.–DIRUA AURRERATZEKO ESKABIDEA

Izen-deiturak: ..................................................................................... NANa: ................................. ............................................................................ entitatearen (IFK: .........................................) legezko ordezkaria. Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................

Dirulaguntza hau emateari dagokionez: ................................................................................................................................................................................................................................................................

ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DU:

Ordezkatzen dudan entitateak gaur egun ez duela behar adina kapital Nafarroako Gobernuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, ematen duen dirulaguntzaren xedeko zerbitzua behin-behinekoz finantzatzeko, eta ez duela behar adina baliabide ekonomiko diruz lagundutako proiektuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren eta aurreikusita dauden ordainketak gauzatzeko.

Aurrekoaren frogagarri, honako hauek egiaztatzeko dokumentazioa eransten da:

  • Elkartearen kontu korronteen eta entitateak egun dituen saldoen zerrenda (aurkeztu bankuko ziurtagiria).
  • Elkarteak hurrengo sei hilabeteetan gaurtik hasita izanen dituen gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena.

Hori dela eta, honako hau ESKATZEN DUT:

Dirulaguntzaren xede den proiekturako emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IV. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZEI BURUZKO FORU LEGEAREN 13. ARTIKULUKO BETEBEHARRAK BETETZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: ..................................................................................... NANa: ................................. ............................................................................ entitatearen (IFK: .........................................) legezko ordezkaria. Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................

Adierazten dut nire erantzukizunpean ezen ordezkatzen dudan entitatea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daudela sartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/Fo2005 ru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako debekuetan.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkezten diren datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoarekin (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

V. ERANSKINA.–SEXUAGATIKO EDO GENEROAGATIKO DISKRIMINAZIORIK EZARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: ..................................................................................... NANa: ................................. ............................................................................ entitatearen (IFK: .........................................) legezko ordezkaria. Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................

ADIERAZTEN DUTnire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan entitate eskatzailea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

VI. ERANSKINA.–GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA

Declaración sobre la obligación de transparencia (PDF).

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena(PDFa).

VII. ERANSKINA.–BAIMENA

Izen-deiturak: ..................................................................................... NANa: ................................. ............................................................................ entitatearen (IFK: .........................................) legezko ordezkaria. Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................

Baimena ematen diot Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak egunean dituela tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Egiaztapen-lan horiek egiten ahalko ditu dirulaguntzak emateko prozedura izapidetzen ari den edozein unetan eta gauzatzen ari den aldi osoan. Laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzat dira, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2023an.

Ez diot baimenik ematen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari egiaztatzeko ordezkatzen dudan entitateak egunean dituela tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, ez dirulaguntzak emateko prozedura izapidetzen ari den edozein unetan ez eta gauzatzen ari den aldi osoan ere (laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzat dira, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2023an). Horrenbestez, hori guztia justifikatzeko agiriak aurkezten ditut.

Data eta sinadura

VIII. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK ESKATU ETA/EDO JASO IZANARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: ..................................................................................... NANa: ................................. ............................................................................ entitatearen (IFK: .........................................) legezko ordezkaria. Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................

Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):

Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntza bat(zuk).

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago.

Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.

  • .........................................................................
  • .........................................................................
  • .........................................................................

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta guztira ………………. euro esleitu zaizkio; hori frogatzen duten agiriak aurkezten ditu.

Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.

  • .........................................................................
  • .........................................................................
  • .........................................................................

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IX. ERANSKINA.–BAIMEN-ESKAERA, DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK EGITEKO, LOTURA DUTEN PERTSONAK/ENTITATEAK AZPIKONTRATATZEKO

ESPEDIENTEA:

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAREN/EKINTZAREN IZENA:

Izen-deiturak: ..................................................................................... NANa: ................................. ............................................................................ entitatearen (IFK: .........................................) legezko ordezkaria. Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluari jarraikiz,ESKATZEN DIOdirulaguntzak emateko eskumena duen organoari:

AZPIKONTRATAZIORAKO BAIMENAlotura duen pertsona edo entitate honekin:

PERTSONAREN EDO SOZIETATEAREN IZENA:

IFZ/IFK:

LOTURA MOTA, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluaren arabera*

AZPIKONTRATAZIOAREN DESKRIBAPENA

BAIMEN-ESKAERAREN XEDE DEN AZPIKONTRATAZIOAREN ZENBATEKOA

Halaber, HITZEMATEN DU kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egiteko.

Data eta sinadura

* Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 d) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da lotura dagoela inguruabar hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin:

a. Ezkontza-harremanez edo antzeko afektibitate-harremanez lotutako pertsona fisikoak, edo laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak.

b. Aldizkako ordainketen bidez ordaindutako lan-harremana duten pertsona fisiko eta juridikoak.

c. 2. apartatuan aipatzen den onuradunaren kide elkartuak izatea eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11. artikuluaren 3. apartatuan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide edo partaide izatea.

d. Sozietate bat eta haren bazkide maioritarioak edo kontseilari edo administratzaileak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak ere.

e. Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 4. artikuluaren arabera, talde bereko kide izateko baldintzak betetzen dituzten sozietateak.

f. Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta horien legezko ordezkariak, patronoak edo administratzen dituztenak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dutenak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak ere.

g. Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, lege- edo estatutu-arauen edo kontratu-akordioen arabera, lehenengoen onurarako %50etik gorako partaidetza izateko eskubidea dutenak.

Iragarkiaren kodea: F2318468