50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

7E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Lesakako Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, Lesakako 1. poligonoko 28. lurzatiaren zati baten sailkapena aldatzeari buruzkoa, Pedro Elgorriaga Lasagak sustaturik.

Lesakako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Lesakako 1. poligonoko 28. lurzatian dagoen lurzoru urbanizaezinaren sailkapena aldatzea, eta lurzoru hori hiri-lurzoru bihurtzea.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 429E/2022 Ebazpenaren bidez, Lesakako Udal Hirigintza Plana 1. poligonoko 28. lurzatian aldatzearen aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, ingurumen ondorio nabarmenik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Pedro Elgorriaga Latsaga da.

Ebazpen hori 2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Lesakako Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, Lesakako 1. poligonoko 28. lurzatiaren zati baten sailkapena aldatzeari buruzkoa, Pedro Elgorriaga Lasagak sustaturik.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Lesakako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2402886