50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

16/2024 FORU DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Gurutze Úbeda Echarri andrea Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela idazkari tekniko nagusiak (zerbitzuko zuzendari maila izanen dutenak), foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.

Horrenbestez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 21ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Gurutze Úbeda Echarri andrea Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzea, 2024ko otsailaren 22tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

Iragarkiaren kodea: F2403209