50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

6E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Deierriko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, Murugarrengo 2. areari eragiten diona (20. poligonoko 15. eta 332. lurzatiak), Amaya Maestu Pérez de Pipaónek sustaturik.

Deierriko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Murugarrengo 20. poligonoko 332. lurzatitik datorren lurzoru baten sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzorua izatera igarotzeko, eta, horrela, 20. poligonoko 15. lurzatiko hiri-lurzoruarekin batera, UE-MUG-8 exekuzio-unitate berri bat mugatzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 204E/2023 Ebazpenaren bidez, Deierriko Udal Plan Orokorra 2. arean, zehazki, 20. poligonoko 332. eta 15. katastro-lurzatietan, aldatzeari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, aldekoa, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketa hori Amaya Maestu Pérez de Pipaónek sustatu du.

Ebazpen hori 2023ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Deierriko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, Murugarrengo 2. areari eragiten diona (20. poligonoko 15. eta 332. lurzatiak), Amaya Maestu Pérez de Pipaónek sustaturik.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Deierriko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2402898