50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 301/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten baita eta hautaketarako 10 egun balioduneko epeari hasiera ematen baitzaio, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari lanpostu batzuk salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiari dagokionez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien 397 lanpostu, gehienez ere, salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, ebazpen horren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan), gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Mercedes Galindo Jordán andreak, Juan Manuel Larraga Bailo jaunak eta María Jesús Sancho Jiménez andreak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 301/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten baita eta hautaketarako 10 egun balioduneko epeari hasiera ematen baitzaio (2024ko urtarrilaren 30ean argitaratu zen ebazpen hori).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko otsailaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2403536