50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, oposizioaldiko probaren behin betiko emaitzen aurka, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza laguntzako espezialisten 34 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2980/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 12koan).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza laguntzako espezialisten 34 lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2980/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, eta 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 12koan), gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Miriam Garde Marco andreak, Cristina Garde Marco andreak, Fernando Txurruka Izal jaunak, Loreto Jordana Roa andreak, Clara Eugenia Lainez Villabona andreak, Begoña Bravo Larrea andreak, María Mitxelena Urroz andreak, Garazi Iraizoz Oiaga andreak, María Laura Lagunas Casales andreak, Raquel Fernández Puig andreak eta Jon Garde Mazkiaran jaunak, oposizioaldiko probaren behin betiko emaitzen aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2403346