1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
534/2024 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 8an emandako 954/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 1438/2023 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16koan.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 204/2024 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen 34 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei jakinaraztea 2024ko martxoaren 11 izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna. Ekitaldi hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian izanen da.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.
b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.
c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.
d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.
e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.
g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.
4. II. eranskinean zehazten dira lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko 32 lanpostu hutsak.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
IZENA | LANPOSTU ZK. | ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
ARTIEDA URRESTARAZU, MARIA ISABEL | 0002433 | AGOIZKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
VELASCO EGUIA, MIREN EDURN | 0011654 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B |
ARRIZURIETA BILDARRATZ, MAITE | 0011650 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B |
MAZKIARAN SAN ROMAN, MIREN AINHOA | 0011649 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B |
MARTINEZ LABIANO, MARIA CAMINO | 0011648 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B |
DIEGO CANALES, FRANCISCO JAVIER | 0011651 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B |
BERGASA MENDIVE, CARLOS | 0010694 | IRUÑEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
ARRANZ ALVAREZ, DAVID | 0011655 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B |
BERGARA BERGERA, IGNACIO | 0002375 | SAKANA-MENDIALDEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
MIR VALENCIA, ANA ISABEL | 0010099 | IRUÑEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | E B2 | B |
HUICI SOBA, IÑIGO | 0011647 | IRUÑEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
LARRATXEA IRIGOIEN, IBAN | 0002364 | BIDASOKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
GOMEZ OTANO, XABIER | 0001459 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B-C1 |
ESTARRIAGA MARTINEZ, ASIER | 0010697 | AGOIZKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
TABAR URRA, MIKEL | 0011652 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B |
SAN MARTIN URDIAIN, MARIO | 0001471 | LIZARRAKO 2. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
OIZ VILLANUEVA, ARITZ | 0010695 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B-C1 |
LOPEZ SAEZ DE ASTEASU, XABIER | 0001455 | SAKANA-MENDIALDEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | E B2 | B |
ROITEGUI MOLINERO, DAVID | 0010698 | AGOIZKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
RUIZ DE ALDA PEREZ, DAVID | 0002360 | LIZARRAKO 2. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
EZQUERRO AIZPURUA, UNAI | 0002336 | ERRONKARI-ZARAITZUKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
ECHEVERRIA URQUIJO, IKER | 0002442 | SAKANA-MENDIALDEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | |
GOICOECHEA GASTON, ASIER | 0002419 | LIZARRAKO 2. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
II. ERANSKINA.–LEHIAKETAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK
LANPOSTU ZK. | ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
0001454 | LIZARRAKO 2. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0001460 | TAFALLA-ZANGOZAKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0001462 | ERRONKARI-ZARAITZUKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0001487 | AGOIZKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0001501 | TAFALLA-ZANGOZAKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0001507 | TUTERAKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0001510 | TUTERAKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0001511 | LIZARRAKO 1. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B-C1 |
0002354 | TAFALLA-ZANGOZAKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0002361 | SAKANA-MENDIALDEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0002380 | AEZKOA-KINTOKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | E B2 | B |
0002391 | LIZARRAKO 2. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | E B2 | B |
0002400 | SAKANA-MENDIALDEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0002431 | AEZKOA-KINTOKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0002432 | SAKANA-MENDIALDEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0008129 | ERRONKARI-ZARAITZUKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | E B2 | B |
0008131 | TAFALLA-ZANGOZAKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0008184 | ERRONKARI-ZARAITZUKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0008366 | LIZARRAKO 2. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0008448 | LIZARRAKO 1. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0008722 | SAKANA-MENDIALDEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0010566 | LIZARRAKO 2. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0010692 | AEZKOA-KINTOKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0010699 | TAFALLA-ZANGOZAKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0010700 | TUTERAKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0011645 | ERRONKARI-ZARAITZUKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0011646 | ERRONKARI-ZARAITZUKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0011653 | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | | B |
0011656 | LIZARRAKO 1. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0011657 | SAKANA-MENDIALDEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0011658 | SAKANA-MENDIALDEKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
0011659 | AGOIZKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | | B |
Iragarkiaren kodea: F2402982