50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1276/2024 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu duelako, Edurne Apestegui Egea andrea, El Vergel zahar-egoitzako Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko burua. Egoitza hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren mende dago.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12.ñ) artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, Edurne Apestegui Egea andrea, El Vergel zahar-egoitzako Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Egoitza hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende dago. Kargu-uzteak 2024ko otsailaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, beraz, burutzan aritzeko azken eguna 2024ko otsailaren 25a izanen da.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketa eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara, Langileria Atalera, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Bulegora.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 19an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2403032