50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Gurutze Úbeda Echarri andrea, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Gurutze Úbeda Echarri andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak hala eskatu baitu, eta egindako zerbitzuengatik eskerrak ematea. Kargu-uzteak ondorioak izanen ditu 2024ko otsailaren 21etik aurrera, egun hori izanen baita atalburu ariko den azkena.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Araubide Juridikoaren Atalera, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko otsailaren 17an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2403215