50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

50E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Inmaculada Fortanet Cervera andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko Giza Baliabideen arloko Informazio Sistema Zentralen Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Inmaculada Fortanet Cervera andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko Giza Baliabideen arloko Informazio Sistema Zentralen Ataleko burua. Kargu-uzteak 2024ko otsailaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da haren azken lan eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko otsailaren 17an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2403228