50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Esperanza Leoz Sanz andrea izendatzen baita Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko buru, bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatu gogo dena beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Osasun Departamentuaren adostasuna.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. María Esperanza Leoz Sanz andrea izendatzea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko buru, bitarte baterako. Izendapenak 2024ko otsailaren 22an izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Osasun Departamentuko eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 23an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2403355