5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Sagasetako 13. eta 170. lurzatien aldaketa. Jendaurreko informazioa

Aditzera ematen da ezen, 2023ko irailaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zela aldaketa egituratzaile bat Udal Planean, 13. eta 170. lurzatietan, Sagasetako Kontzejuak sustaturik; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, kontsulta dadin eta alegazioak jar daitezen.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2316493