2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULGOITI
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Urraulgoitiko Udalak, 2023ko abenduaren 15eko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontuaren proiektua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Urraulgoitin, 2023ko abenduaren 19an.–Alkatea, M.ª Rosario Larrea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2318279