5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2024rako zerga-tasak

Alloko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:

Lehena.–Ezartzea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin:

1.–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,19.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4 indizea.

3.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko oinarria zehazteko, koefizienteak ezartzea martxoaren 10eko 19/2017 Foru Legearen 175.2. artikuluan xedatutakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Aplikatu beharreko zerga-tasaren udal zenbatekoa %8 izanen da.

4.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

5.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

6.–Herri-lurretako aprobetxamenduak (hori arautzen duen toki ordenantza argitaratu zen 2016ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18koan): Iraileko urtetik urterako KPIa

Tasak eta prezio publikoak.

–Zerbitzuak ematen dituzten enpresek jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egitea (2009ko irailaren 7an onetsitako ordenantza fiskalaren araberakoa; 2009ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ekoan):

  • Tasa orokorra: Udalerrian urteko fakturazioan sortzen diren diru-sarrera gordinen %1,5 (salbuespen izanen dira telefonia mugikorreko enpresak, tasa kalkulatuko baita aipatu ordenantzan ezarritako sistemaren arabera eta 2011ko abenduaren 19an Alloko Udalak onetsitako udal ordenantzaren arabera. Azken ordenantza horrek Alloko udalerrian telefonia mugikorreko instalazio eta azpiegiturak arautzen ditu eta 2012ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28koan; ondoren, aldatu egin zen 2016ko uztailaren 26an eta aldaketa argitaratu zen 2016ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22koan).

–Merkatu txikia:

  • Egunekoa: 3,10 euro.
  • Hiruhilekokoa: 22,00 euro.

–Udal hilerriko zerbitzuak: Hilobi-erabileren kontzesioa arautzen duen ordenantzaren araberakoa (2013ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean).

  • Panteoia erabiltzea: 300 euro/m² lehen 50 urteetan.
  • Nitxoa erabiltzea: 200 euro lehen 25 urterako.
  • Kolunbarioa erabiltzea: 100 euro lehen 25 urterako.
  • Panteoian ehorztea: 265 euro.
  • Lurrean ehorztea: 265 euro.
  • Nitxoan ehorztea: 208 euro.

–Ordezko betearazpenak eta betearazpen aginduak (2012ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, urtarrilaren 27an):

  • Betearazpen aginduak: zerga-oinarriaren %1.
  • Ordezko betearazpena: %125.

–Udal pilotalekua erabiltzea: argia piztea.

  • Foku batzuk: 2 euro ordu bakoitzeko, argia 7 fokutan izateko.
  • Foku guztiak: 4 euro ordu bakoitzeko, argia 14 fokutan izateko.

–Kiroldegia erabiltzea (2007ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, apirilaren 11n).

  • Pista: 3,5 euro orduko.
  • Argia: 2 euro orduko.
  • Dutxatzea: 0,50 euro pertsonako.

–Bulegoko zerbitzuak: 2001eko urriaren 15ean onetsitako ordenantzaren araberakoa (2002ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ekoan).

  • Fotokopia txikia (A4), zuri-beltzean: 0,10 euro.
  • Fotokopia handia (A3), zuri-beltzean: 0,20 euro.
  • Fotokopia txikia (A4), koloretan: 0,30 euro.
  • Fotokopia handia (A3), koloretan: 0,60 euro.
  • Ordainagiria/ziurtagiria/konpultsa: 0,65 euro.

–Sei urtetik gora, urte bakoitzeko: +0,30 euro.

  • Lurzati zedula: 2 euro.
  • Hirigintzako zerbitzuak: EEBBko tarifak.

–Arropa garbitzeko zerbitzua: 8 euro garbiketa bakoitzeko.

Berariaz aipatu ez direnak berdin mantenduko dira, legezko erregulazioari jarraikiz. Zergen aldaketa honek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Bigarrena.–Iragarkia entitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, eta espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarki hau aipatu aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betiko izatera igaroko da haren aurkako adierazpenik ez bada, aipatutakoaren arabera.

Allon, 2023ko abenduaren 11n.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2317905