2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2023ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, honako hauek osatuak:
Udalaren aurrekontu arrunta.
Udalaren Ur Batzordearen aurrekontu arrunta.
"Tudela Cultura" tokiko enpresa-erakunde publikoaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orria.
Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tuteran, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2318161