5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Horrenbestez, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturik dagoena.

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es).

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horri buruzko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, nahi badute azter dezaten.

Oloritzen, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2317751