5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udalaren eta Noaingo Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa, 2024ko ekitaldirako; hori dena, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluei (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Noain Elortzibarren, 2023ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2317956