2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
2024. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2023ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko, Andra Mari Zaharren Egoitza erakunde autonomoko eta Oilartegi SL enpresa publikoko langileen plantilla organikoa 2024. urterako.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.
Araudi aplikagarria: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan 271.ari buruz xedatutakoa.
Lesakan, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2318622