5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2024ko tasak eta prezio publikoak

Leringo Udalak, 2023ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), erabaki zuen:

1.–Bere horretan uzten dira 2023an indarra zuten tasa eta prezio publikoak.

2.–Erroldatu eta erroldatu gabeen bereizketa kentzea musika eskolan eta "gimnasioa, pilotalekua eta kirol-pabiloia" zein "udal igerilekuak" kirol-instalazioetan onetsitako tasetan.

3.–Kirol-pabiloirako tasa ezartzea: 10 euro orduko.

4.–Onespenaren akordioa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Lerinen, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2318075