2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko alegazioak; aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez (2/1995 Foru Lege horrek hizpide ditu Nafarroako toki ogasunak, eta 6/1990 Foru Legeak, berriz, Nafarroako toki administrazioa).
Larragan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2318265