2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Itzako Udalak, aurrekontu orokorra onesteko 2023ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko plantilla organikoa. Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.
Itzan, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2318276