2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, 2023ko azaroaren 15ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2023ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an.
Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu da Udalaren 2024ko aurrekontua.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
2024ko aurrekontua, kapitulu ekonomikoen arabera laburtua:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 708.100,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 100.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.099.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.905.162,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 822.199,30 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 73.639,20 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 4.708.100,50 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.376.940,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.199.575,50 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 517.260,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 544.325,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 70.000,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 4.708.100,50 euro.
Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Funesen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2318251