5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea lan-kontratudunen eta funtzionarioen 2024ko ekitaldiko udal plantilla organikoa eta zerbitzuak ematen dituzten langileen zerrenda.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren xedapenetan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da ezen, jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dela udal plantilla organikoa.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2318326