2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ezporogiko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ezporogin, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.
Iragarkiaren kodea: L2318300