5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxarriko Udalak, 2023ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Etxarrin, 2023ko abenduaren 16an.–Alkatea, José María Odériz Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2317934