2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Zarrakazteluko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldirako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda; hori dena, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta jarraikiz, orobat, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluei (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).
Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2020. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.
Zarrakaztelun, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2317972