2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Zerga-tasak eta tasa eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak aldatzea 2024rako. Hasierako onespena
Zarrakazteluko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Zarrakazteluko Udalaren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024rako.
Onespen hori jendaurrean jartzen da Udalaren Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interes legitimoa dutenek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta harekin bat datorren gainerako legediarekin.
1. Zergak.
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,18 + KPI.
–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,18 + KPI.
–Ibilgailuen gaineko zerga: legeak ezartzen dituen tarifak. Ibilgailu elektrikoek %50eko murriztapena dute.
–Eraikuntzen gaineko zerga:
- %3,60 + KPI, proiektua duten lizentzia eskaerak.
- %5,00 + KPI, proiekturik gabeko lizentzia eskaerak.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,38.
–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14 + KPI.
2. Tasak eta prezio publikoak.
1. Kirol-instalazioak.
–Igerilekuak:
- Helduen abonuak: 63,50 euro.
- 12 urtetik beherakoen abonuak: 34 euro.
- 12 urtetik 16ra bitartekoen abonuak: 45 euro.
- Erretirodunen abonuak: 34 euro.
- Hamabostaldiko abonuak: 40 euro.
- Helduen sarrerak: 5,5 euro.
- Haurren sarrerak: 3 euro.
- Erretirodunen sarrerak: 3 euro.
- Familia ugariak, pentsiodunak eta desgaitasunak dituztenak: %20ko deskontua.
- Igerilekuak: deskontua egiteko familia ugariari, minusbaliotasuna dutenei, pentsiodunei, erretirodunei..., indarreko agiriak aurkeztu beharko dira.
Denboraldiko abonu bat baino gehiago eskuratzen dituzten familia-unitateetan, lehenbizikoa –betiere zenbateko handienekoa– ezarritako prezioan eskuratuko da; bigarrena %10 merkeagoa izanen da; hirugarrena, %20 merkeagoa, eta laugarrena %30, eta horrela gainerakoak. Familia-unitatean, eskuratu beharreko lehen abonuak helduenak izanen dira, eta horiexetan aplikatuko dira lehenik deskontuak; aldi berean eskuratu beharko dira familia-unitatearen abonu guztiak, deskontuak aplikatu ahal izateko.
Familia ugariek hautara izanen dute bi aukeren artean komenigarriena zaiena.
Familia-unitatea hauek osatzen dute: legezko guraso edo tutoreek eta 24 urtetik beherako ondorengoek, familia-unitatearen mendekoak badira.
Edozein motatako desadostasunik egonez gero, abonatuak kuota arrunta ordaindu beharko du; dagoen egoera aztertuko da eta, Udal Organoak onartuz gero, dagokion itzulketa eginen da.
Tokiko erretiroduna edo pentsioduna izanen da titular nagusia soil-soilik, ez osasun txartelari edo familia-unitateari atxikitako familiakoak.
–Kiroldegia:
- Pistak erabiltzea, 16 urtetik gorakoek: 20 euro.
- Pistak erabiltzea, 16 urtetik beherakoek: 7 euro.
- Kiroldegiko goiko aretoak eta beste eraikin batzuk: 4 euro ordua.
–Padela:
- 6 euro ordua - 9 euro ordu eta erdia.
Pilotalekua: 6 euro ordua.
–Padelerako eta pilotalekurako 30 euroko bonuak hartzen ahalko dira 6 ordutarako, eta 50 euroko bonuak 12 ordutarako.
–Indoor aretoa (bizikleta):
- Saioaren prezioa: 2 euro.
- Bonua (10 saio): 15 euro (1 hilabetera iraungitzen da).
- Bonua (20 saio): 35 euro (3 hilabetera iraungitzen da).
2.–Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzea edo zoladuran nahiz espaloian edozein mugimendu egitea:
Zangak irekitzea: merkatuko balioaren prezioa, une bakoitzekoa.
3.–Herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziak egiteko ordenantza:
–Lurzoruko aprobetxamendua:
- Merkatu txikiak, metro lineal bakoitzeko: 1,65 euro.
- Azoka txikiak: 2,80 euro.
- Taberna-ibilgailuak: 12,50 euro.
- Salmentako ibilgailuak: 12,50 euro.
- Terrazak: 0 euro.
–Lurpeko aprobetxamendua:
- Paraturiko tanga bakoitzeko: 326 euro + KPI.
- Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzeko, urtean: 6,50 euro + KPI.
–Kaleak okupatzea, obra-hondakin eta bestelakoekin, obrak egiteko:
- Lehenbiziko hilabetean: 0,33 euro/m².
- Lehenbiziko hilabetetik aurrera: 0,44 euro/m².
–Kalea moztea:
4.–Zinema.
–Helduen sarrera: 4,5 euro.
–10 sarrerako abonua: 35 euro.
–Haurren sarrera: 4 euro.
–10 sarrerako abonua: 30 euro.
5.–Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala:
–Ziurtagiriak egitea: 1 euro.
–Fotokopia konpultsatua: 1,50 euro.
–Konpultsa: 1 euro.
–Artxiboko kontsulta: gehienez ere 15 eguneko epea.
3. Jarduera sailkatuen prezioak:
Jarduera sailkatuen arloko aholkularitzarako prezioak eta tarifak izanen dira Nafarroako Ingurumen Kudeaketak ezarritakoak:
TALDEAK | AZALPENA | TARIFA |
SG | Erregistratutako barne-jarduketak KARGURIK GABE | 0 |
1. motako jard. sailkatuak | Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (lehen txostena) | 220 |
Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (bigarren txostena eta hurrengoak) | 170 |
Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (alegazioen txostena) | 110 |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (lehen txostena) | 275 |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (lehen txostena) (pertsonen segurtasunerako arriskutsuak diren jarduerak) | 390 |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (bisitaldiarekin) | 500 |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (bisitaldiarekin) (pertsonen segurtasunerako arriskutsuak diren jarduerak) | 710 |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (bigarren txostena eta hurrengoak) | 170 |
Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (lehen txostena) | 330 |
Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (bigarren txostena eta hurrengoak) | 250 |
2. motako jard. sailkatuak | Txostenak, jarduera sailkaturako lizentzia emateko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (alegazioen txostena) | 170 |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (lehen txostena) | 390 |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (bisitaldiarekin) | 710 |
Abian jartzeari buruzko txostenak. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jarduerak (bigarren txostena eta hurrengoak) | 220 |
Kontsultak | Kontsulta bati erantzuteko txostenak | 170 |
Kontsulta bati erantzuteko txostenak (bisitaldiarekin) | 500 |
Kontsulta bati erantzuteko txostenak (bigarren txostena eta hurrengoak) | 110 |
Jarduera kaltegabeak | Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (lehen txostena) | 110 |
Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (bigarren txostena eta hurrengoak) | 85 |
Txostenak, jarduera kaltegaberako irekitzeko lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (lehen txostena) | 170 |
Txostenak, jarduera kaltegaberako irekitzeko lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (bisitaldiarekin) | 375 |
Txostenak, jarduera kaltegaberako irekitzeko lizentzia lortzeko prozeduran. 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean ez dauden jarduerak (bigarren txostena eta hurrengoak) | 110 |
Itzultzea | Itzultzeko txostenak (igorritako agiriak aztertzea eta horiek itzultzea) | 85 |
Zarrakaztelun, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2317970