2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
2024ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2023ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ko tasen tarifetan, prezio publikoetan eta gainerako ordainarazpenetan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cadreitan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2318384