2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2023ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Cadreitan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2318382