5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa, 2024ko tasak, tarifak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2023ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024rako aldaketa udal ordainarazpen guztien ordenantza, tarifa eta igorpenetan; 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barillasen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2318364