1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.
Osasuneko kontseilariaren irailaren 10eko 195E/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ekoan, argitaratu zen). Deialdi horren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak gainditu duten izangaien izenak aurkeztu ditu, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, bai eta betekizunak beteta, gainditu dutenen artean puntuazio altuena duten eta deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena ere. Proposamen hori 2023ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 7an emandako 2975/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, erizainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2023ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2koan.
Izendapenaren aurretik, txanda irekiko izangai hauek uko egin zioten lortutako lanpostuari: Amaya Aguas Torres andrea, Ainhoa Raya Jauregui andrea, María Mercedes Caminos López andrea, Sonia Campo Balduz andrea, Raquel Apestegui Arlegui andrea eta María Cristina Echeverría Miquele andrea.
Izendapena egin ondotik, erizainen lanpostuetan borondatezko eszedentzia eman zaie –une horretan zerbitzu finkoak ematen ari zirelako administrazio publiko honetan edo beste batean–, jabetza hartzeko egunetik beretik hasita, txanda irekiko izangai hauei: David Rodríguez Merchán jauna, Leyre Osés Ayucar andrea, Carmen Pilar Quevedo Domínguez andrea, María Górriz Alcat andrea, Esther Jiménez Montaña andrea, Miren González Cintora andrea, Isabel Fandiño Arnedo andrea, Julio Alberto Juárez Mínguez jauna, Emma Cordón Solana andrea, Alejandro Pérez González jauna, Ana Pilar Mata Campo andrea, Paloma Latorre Orte andrea, Rebeca Garrido García andrea, Lorena Domínguez Cabrejas andrea, Ismael Yubero Valverde jauna, Beatriz Garralda Ducay andrea, María del Rocío Bermúdez Benito andrea eta María López Muñoz andrea.
Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.
Horrenbestez, bidezkoa da:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizainen 424 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzea, honako izangai hauekin:
–Txanda irekia:
ANTOMÁS ALONSO, YANIRE
GALÁN MARTÍNEZ, YOLANDA
MARTÍNEZ ZABORRAS, MARÍA DE LEYRE
ESTEBAN PABLO, CRISTINA
ZENOTZ PASCUAL, ITXASO
ARLEGUI IRIARTE, RAQUEL
COLOMO GARCÍA, EVA
DÍAZ DA COSTA, ANDRÉS
CATALÁN GABARI, CARLOS
PÉREZ FELEZ, ALLENDE
HERNÁNDEZ PINEDO, MARÍA JESÚS
IRIGOYEN VILLANUEVA, PAULA
MARTÍNEZ GIL, EVA ROSA
FONSECA ERREA, IVÁN
PARDO PÉREZ, VERÓNICA
RAMOS LARREA, MARTA
ECHEVERRÍA JABAT, AMAIA
GRACIA ARIZALETA, ALBA
BAZTÁN GARCÍA, YOANA
IBÁÑEZ LAGUNAS, ESTEFANÍA
BEASAIN ARANDA, MARÍA ROSA
SOLANS PÉREZ DE LARRAYA, GABRIELA
PRECIADO DEL POZO, RAQUEL
GONZÁLEZ MAESTRE, MARÍA LUISA
2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.
3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F2317398