5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Agezako Kontzejuko Batzar Irekiak, 2023ko abenduaren 20an egin bilkuran, aho batez eta hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldirako aurrekontu arrunta.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 202.ari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iraganez gero, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Agezan, 2023ko abenduaren 20an.–Kontzejuko burua, María Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2318278