2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Artzibarko Udalak, 2023ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalaren 2024. urterako aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Artzin, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2318228