2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2023ko irailaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontua.
Onespena argitaratu zen 2023ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2023ko aurrekontua, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari. Indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere.
Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.
Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA |
1 | ZUZENEKO ZERGAK | 0,00 |
2 | ZEHARKAKO ZERGAK | 0,00 |
3 | TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK | 0,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 300.096,10 |
5 | ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK | 0,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA | 0,00 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK | 20.500,00 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 320.596,10 |
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | GUZTIRA |
1 | LANGILERIA-GASTUAK | 243.050,00 |
2 | ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK | 48.260,00 |
3 | FINANTZA-GASTUAK | 2.692,54 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 0,00 |
5 | KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA | 0,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK | 20.500,00 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 0,00 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 6.093,56 |
Gastuak, guztira | 320.596,10 |
Garinoainen, 2023ko abenduaren 19an.–Lehendakaria, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2318064