2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2023ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2024ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tuteran, 2023ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.
Iragarkiaren kodea: L2318332