5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2023ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Antsoainen, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2318167