5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko abenduaren 14an egindako bilkuran, erabaki zuen 2024ko plantilla organikoa hasiera batez onestea eta jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2023ko abenduaren 18an.–Jarduneko lehendakaria, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2318371