2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2023ko abenduaren 14an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 2024ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Mendabian, 2023ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2317957