2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Hasierako onespenaren akordioa 2023ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean.
Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsita gelditu da 2024ko aurrekontua.
Araudi aplikagarria: Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua.
GASTUAK:
I. kapitulua | Langile-gastuak | 754.004,01 |
II. kapitulua | Gastuak ondasun arruntetan eta zerbitzuetan | 3.268.463,88 |
III. kapitulua | Finantza-gastuak | 300,00 |
IV. kapitulua | Transferentzia arruntak | 22.694.192,43 |
VII. kapitulua | Kapital-transferentziak | 80.000,00 |
VIII. kapitulua | Finantza-aktiboak | 20.000,00 |
Gastuak, guztira | 26.816.960,32 |
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua | Tasak, prezio publikoak eta beste diru-sarrera batzuk | 367.491,20 |
IV. kapitulua | Transferentzia arruntak | 26.046.468,00 |
V. kapitulua | Ondasunekin eta aprobetxamendu komunalekin lotutako diru-sarrerak | 383.001,12 |
VIII. kapitulua | Finantza-aktiboak | 20.000,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 26.816.960,32 |
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 2an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2400016