5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2024ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zizur Nagusian, 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2318380