5. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

323/2023 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat argitaratzen baita ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan betetzeko.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostuak nola bete arautu zen. Aipatutako arauak ezartzen duenez, oro har, Hezkuntza Departamentuak deialdiak eginen ditu ikastetxeetan hastear diren edo hasi berriak diren berariazko programa edo proiektuak aztertu edo ezartzeko lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan betetzeko. Proiektua edo programa zein gairi lotuta dagoen, haren gaineko eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak, aipatu proiektu edo programen bidez Hezkuntza Departamentuak zer arlo estrategiko sustatu nahi duen zehaztu eta gero.

Horrenbestez, jaso ondoren 2024-2025 ikasturtean aztertu eta ezarri nahi diren programa eta proiektuetarako proposamenak, Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunek eginak, bidezkoa da deialdia onestea ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan betetzeko.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT

1. Onestea ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiaren oinarriak.

2. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta gainerako eranskinak, II.etik LXVIII.era artekoak, Hezkuntza Departamentuko web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio) argitara daitezen agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Idazkaritza Tekniko Nagusira; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Deialdia onesten da, ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak (I. eranskinean biltzen direnak) aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan betetzeko.

Bigarrena.–Izangaien betebehar orokorrak.

Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

–Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaslea izatea, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa, eta 2024ko irailaren 1ean jarduneko zerbitzu egoeran egotea.

Orobat, izangaiek ebazpenaren eranskinetan lanpostu bakoitzerako eskatzen diren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web-orrian eskuragarri dagoen eskaera-orria bete beharko dute, horretarako diseinatutako fitxan, eta, bete ondoren, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta.

Parte hartzeko baldintza orokorrak betetzen direla ofizioz egiaztatuko du Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, izangaien espediente pertsonalaren arabera. Era berean, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du izangaiak dagozkien irakasleen kidegokoak, espezialitatekoak eta hizkuntzakoak edo lanpostu parekatukoak direla, eta, kasua bada, dagozkien profilak dituztela.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Eskaerak aurkezteko epea iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko da, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarekin. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten edo parte hartzeko eskaeran egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzendutako eskaera telematiko baten bidez, hamar egun balioduneko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Epe hori iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da, bitarteko berberak erabiliz, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.

Seigarrena.–Hautapen sistema.

1. Hautatua izan ahal izateko, izangaiak nahi duen lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren zehaztapenekin bat.

Memoria edo proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortu ez dutenak baztertuko dira.

Lortzen den puntuazioa hautapen organoko kideek emandakoen batezbesteko aritmetikoa izanen da, milarenera biribilduta.

Izangai bakoitzak hautapen organoari azaldu beharko dio memoria edo proiektua, ahoz, 30 minutuz gehienez. Gero, hautapen organoak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.

Prozedura hasteko, izangaiak hautapen organoaren aurrean aurkeztuko dira eta memoriaren edo proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo memoriaren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Aurkezpen eta defentsa ekitaldietara joateko deia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez eginen zaie izangaiei, prozeduran onartzen diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean hain zuzen, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baita gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan hautapen organoen aurreko jarduketa noiz, zer ordutan eta non hasiko den adieraziko da. Deialdi bakarra eginen da izangai guztientzat. Izangaiek bertan egon beharko dute hautapen organoak jarduketak hasteko ezarritako orduan. "Ez aurkeztutzat" joko dira hasierako deia egiten denean agertzen ez diren izangaiak.

Izangaiek jarduketa horretan parte hartzeko ordena Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak otsailaren 21ean emandako 66/2020 Ebazpenean ezarritakoaren arabera erabakiko da.

2. Izangaien balorazioa bukaturik, hautapen organo bakoitzak behin-behineko kalifikazioak eta esleitutako puntuazioak igorriko dizkio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, eta horrek Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu.

Puntuazioan berdinketarik baldin badago, hautapen organoak honako hau hartuko du kontuan berdinketa hori hausteko: izangaiek funtzionario gisa duten antzinatasuna deitutako lanpostu bakoitzean aritu ahal izateko baldintza gisa eskatutako irakasleen kidego(et)an edo lanpostu parekatuetan. Berdinketak badirau, kontuan hartuko da Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak otsailaren 21ean emandako 66/2020 Ebazpenean ezarritako zozketaren emaitza.

Kalifikazioen kontra izangaiek erreklamazioak aurkezten ahal dizkiote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, hautapen organoak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura igorriko du prozeduraren espediente osoa, barnean sartuta behin betiko kalifikazioak, zeinak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baitira (www.nafarroa.eus).

3. Deialdi honen xedeko zerbitzu-eginkizunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez emanen dira, izangaiak hautatzen diren ordenaren arabera.

Zazpigarrena.–Hautapen organoa.

1. Hautapen organoak hiru kidek osatuko dituzte; horietako bi Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak edo Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak proposatuko ditu, eta bestea Langile Irakasleen Batzordeak.

Hautapen organoak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez izendatuko dira. Horiek eratu ondoren, jakitera emanen dira, deialdiaren fitxan, proiektu edo programa bakoitzerako balorazio irizpideak.

2. Hautapen organoetako kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute hautapen organoak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Zortzigarrena.–Zerbitzu-eginkizunen araubidea.

1. Proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan beteko dira, bi ikasturtez gehienez, haiek ezarriak dituzten ikastetxeetan, 2024ko irailaren 1etik hasita. Salbuespenez, eta beren eranskinean horrela ezarrita daukaten proiektu edo programetarako bakarrik, zerbitzu-eginkizunetarako hiru ikasturteko iraupena ezarriko da.

2. Zerbitzu-eginkizunak emateko ezinbestekoa izanen da esleitutako ikastetxean kasuan kasuko espezialitatean eta hizkuntzan, baita hala badagokio profilean ere, lanpostu hutsen bat izatea, ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzaren arabera aurreikusitako beharrak zein diren zehaztu ondoren.

Zerbitzu-eginkizunak emanen dira, beraz, espezialitateko, lanpostuko, hizkuntzako eta, kasua bada, profileko beharretarako, baldin eta behar horiek kasuan kasuko proiektuko baldintzen artean badira.

Izangaiak kasuan kasuko proiektu edo programarako baldintza gisa sartu diren espezialitateetako edo lanpostu parekatuetako baten baino gehiagoren titularrak direnean, esleituko zaien lanpostu hutsa izanen da parte hartzeko eskaera egitean atxikita duten espezialitate edo lanpostu parekatu, hizkuntza, eta, kasua bada, hizkuntza-eskakizun berekoa. Lanpostu hutsik ez badago espezialitate edo lanpostu parekatu horretan, administrazioak zehaztuko du zer lanpostu huts esleituko zaien, ikastetxeak proposatuta.

3. Deialdi honen ondorioz ematen diren zerbitzu-eginkizunak arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:

a) Aldi jakin baterako eman zirelako eta aldi hori bukatu delako.

b) Ikastetxea kentzea edo aldatzea, baldin eta aldaketa horrek ezinezkoa egiten badu zerbitzu-eginkizun horietan jarraitzea.

c) Interesdunak berariaz uko egiteagatik.

d) Gerora sortutako arrazoiak, honako hauen ondorioz: lanpostua betetzeko gaitasun edo egokitzapen falta, langilearen errendimendu eskasak agerian uzten duelako ezin dituela emandako eginkizunak eraginkortasunez bete, edo edukia aldatzea.

Aipatu arrazoi horiengatik zerbitzu-eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu-eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedura Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez hasiko da. Ebazpena ikastetxeko zuzendaritzak igorritako txostenarekin batera igorriko da deialdia proposatu duen organora, honek egoki iritzitako jarduerak egin ditzan, interesdunari eta Langile Irakasleen Batzordeari entzun ondoren.

Bidezko jarduketak egin ondotik, deialdia proposatu duen organoak betetako lanpostuari atxikitako langilearen gaitasuna eta egokitzapena baloratzeko txostena eginen du eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura igorriko du.

Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu-eginkizunei bukaera emanen zaie, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren ebazpen baten bidez.

e) Jarduneko zerbitzua ez den zeinahi beste egoera administratibotara pasatzea.

f) Administrazioan beste lanpostu baterako izendatua izatea.

g) Langileari beste zerbitzu-eginkizun bat ematea, dela Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barnean, dela beste edozein administrazio publikotan.

h) Zerbitzu-eginkizunak emateko arrazoia izan zen beharra desagertu izana, ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasleek lanpostu hori bete dutelako.

i) Baldintzak gerora ez betetzea.

Behar bezala justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik, zerbitzu-eginkizunak aurreikusitako epea baino lehen bukatzen badira b eta c letretan ezarritako arrazoiren bat suertatzeagatik, ikasturtearekin batera bukatu beharko da zerbitzualdia.

4. Zerbitzu-eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean adierazitako arrazoi bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, ez da zerbitzu-eginkizunik emanen.

5. Zerbitzu-eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).

Horrenbestez, funtzionarioak horrelako baimenen bat esleiturik badu baina oraindik hasi ez baldin bada, baimenari uko egin beharko dio, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu-eginkizunak onartzea nahi badu. Orobat, funtzionarioari zerbitzu-eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu-eginkizunetan ari bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.

6. Deialdi honen bidez bete gabeko lanpostuak, izangai bakar bat ere aukeratu ez delako, behin bakarrik bete daitezke zerbitzu-eginkizunen araubidean, eskumena duen organoak egindako proposamen arrazoituaren ondoren, baldin eta interesdunak deialdiaren baldintzak betetzen baditu eta iraupena ikasturte batekoa baldin bada.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Hautapen organoen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2023ko abenduaren 13an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

I. ERANSKINA.–A) INKLUSIO, BERDINTASUN ETA BIZIKIDETZA ZERBITZUAK PROPOSATUTAKO PROGRAMAK

PROIEKTUA EDO PROGRAMA

HERRIA

IKASTETXEA

LANPOSTU KOP.

ERANSKINA

BIZIKIDETZA

BARAÑAIN

ALAITZ BHI

1

II

BURLATA

ASKATASUNA BHI

1

II

URROTZ-HIRIA

URROTZ-HIRIKO HLHIP

1

II

TESTUINGURUEN ARABERAKO LANA LEHEN HEZKUNTZAN, IKUSPEGI INKLUSIBO BATETIK

FALTZES

DOÑA ALVARA ALVAREZ HLHIP

2

III

LAGUNTZA

BERBINTZANA

RIO ARGA HLHIP

1

IV

BERRIOZAR

BERRIOZARKO DBHI

1

IV

IRUÑA

BUZTINTXURI HLHIP

1

IV

IRUÑA

SAN FRANCISCO HLHIP

1

IV

IRUÑA

BIURDANA BHI

1

IV

IRUÑA

ITURRAMA BHI

1

IV

IRUÑA

MENDILLORRI BHI

1

IV

IRUÑA

PADRE MORET-IRUBIDE BHI

1

IV

IRUÑA

IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI

1

IV

IRUÑA

IPARRALDE DBHI

1

IV

SARRIGUREN

JOAKIN LIZARRAGA HLHIP

1

IV

TUTERA

VALLE DEL EBRO BHI

1

IV

BEHARRAK DITUZTEN IKASLEEI MENTORE-IRAKASLEEN BIDEZ LAGUNTZA EMOZIONALA ETA AKADEMIKOA EMATEKO PROIEKTUA. TALDE ELKARRERAGILEAK GARATZEKO PROIEKTUA, BOLUNTARIOTZA ETA PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA BALIATUTA. "ETXEKAKO" INKLUSIO PROIEKTUA

IRUÑA

BASOKO BHI

2

V

SKOLAE

BURLATA

ASKATASUNA BHI

1

VI

BURLATA

ASKATASUNA BHI

1

VI

CORTES

BARDENAS REALES DBHI

1

VI

MENDIGORRIA

JULIAN MARIA ESPINAL OLCOZ HLHIP

1

VI

MUTILOA

SAN PEDRO HLHIP

2

VI

IRUÑA

BUZTINTXURI HLHIP

1

VI

IRUÑA

GARCIA GALDEANO HLHIP

1

VI

IRUÑA

MENDILLORRI HLHIP

1

VI

SARRIGUREN

HERMANAS URIZ HLHIP

1

VI

TUTERA

MONTE SAN JULIÁN HLHIP

1

VI

B) LANBIDE HEZIKETAREN MODERNIZAZIORAKO ETA BERRIKUNTZARAKO ZERBITZUAK PROPOSATUTAKO PROGRAMAK

PROIEKTUA EDO PROGRAMA

HERRIA

IKASTETXEA

LANPOSTU KOP.

ERANSKINA

BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA, TEKNOLOGIKOA ETA DIGITALA, ATECA IKASGELAN APLIKATUA, SAKANA IBP-N

ALTSASU

SAKANA IBP

1

VII

KIMUA - BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA. KIMUA, LANBIDE HEZIKETA BEREZIAN. LAN EGINEZ IKASTEA

BURLATA

BURLATAKO LH IB

1

VIII

KIMUA - BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA. ZIKLOEN ARTEKO PROIEKTUA: LANBIDE HEZIKETA BEREZIA, GORPUTZ ETA KIROL JARDUEREN GOI MAILAKO ZIKLOAK

BURLATA

BURLATAKO LH IB

1

IX

KIMUA - BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA. IKASKUNTZA ETA ZERBITZU SOLIDARIOA MEKANIZAZIOAN

ELIZONDO

ELIZONDOKO LANBIDE ESKOLA IBP

1

X

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA - IKERKETA APLIKATUA. DIGITALIZAZIOA ETA ELKARLANEKO SEGURTASUNA - ELIZONDOKO LANBIDE ESKOLA IBP

ELIZONDO

ELIZONDOKO LANBIDE ESKOLA IBP

1

XI

INIZIA - BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA. EKINTZAILETZA PROIEKTUA - DONAPEA IBP

IRUÑA

DONAPEA IBP

1

XII

KIMUA - BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA. AUTOMOBILGINTZAKO ZIKLO ELEBIDUNETAKO ELKARLANEKO PROIEKTUA

IRUÑA

DONAPEA IBP

1

XIII

BERRIKUNTZA METODOLOGIKO ETA TEKNOLOGIKO APLIKATUA ATECA GELAN, VIRGEN DEL CAMINO IBP-N

IRUÑA

VIRGEN DEL CAMINO IBP

1

XIV

BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA ETA ERALDAKETA METODOLOGIKOA VIRGEN DEL CAMINO IBP IKASTETXEKO LANBIDE-ARLO GUZTIETAN

IRUÑA

VIRGEN DEL CAMINO IBP

1

XV

KIMUA - BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA. ADMINISTRAZIO KUDEAKETAKO ELKARLANEKO PROIEKTUA

IRUÑA

MENDILLORRI BHI

1

XVI

BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA ETA TEKNOLOGIKOA ATECA IKASGELAN, TAFALLAKO IBP-N

TAFALLA

TAFALLAKO IBP

1

XVII

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA - BERRIKUNTZA-PROIEKTUAK. BERRIKUNTZA-PROIEKTUAK DINAMIZATZEA, EZARTZEA ETA ZABALTZEA TAFALLAKO IBP-N

TAFALLA

TAFALLAKO IBP

1

XVIII

C) ANTOLAMENDU, PRESTAKUNTZA ETA KALITATE ZERBITZUAK PROPOSATUTAKO PROGRAMAK

PROIEKTUA EDO PROGRAMA

HERRIA

IKASTETXEA

LANPOSTU KOP.

ERANSKINA

"DUALIZA-TE" PROIEKTUA EZARTZEA: HEZKUNTZA INGURUNEAK ETA IKASKUNTZA EGOERAK DISEINATZEA, IKASKUNTZAREN DISEINU UNIBERTSALAK GIDATUTA

IRUÑA

MENDIGOITI HLHIP

1

XIX

"ATEAK IREKIZ" BERRIKUNTZA PROIEKTUAREN EZARPENA KOORDINATZEA ETA HAREN JARRAIPENA EGITEA

IRUÑA

MENDILLORRI HLHIP

1

XX

OSASUNA SUSTATZEKO PROIEKTUAREN ARDURADUNA PLAZA DE LA CRUZ BHI-N

IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI

1

XXI

D) LANBIDE HEZIKETAREN PLANGINTZA ETA INTEGRAZIORAKO ZERBITZUAK PROPOSATUTAKO PROGRAMAK

PROIEKTUA EDO PROGRAMA

HERRIA

IKASTETXEA

LANPOSTU KOP.

ERANSKINA

LANBIDE HEZIKETA DUALA: INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

LIZARRA

LIZARRAKO IBP

1

XXII

LANBIDE HEZIKETA DUALA: ENPRESEN FIDELIZAZIOA

UHARTE

UHARTEKO BHI

1

XXIII

LANBIDE HEZIKETA DUALA: GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK

UHARTE

UHARTEKO BHI

1

XXIV

BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA: TUTORETZA ESPAZIOA ETA GAITASUN PROFESIONALA ETA PERTSONALA GARATZEA

UHARTE

UHARTEKO BHI

1

XXV

E) ELEANIZTASUNAREN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUAK PROPOSATUTAKO PROGRAMAK

PROIEKTUA EDO PROGRAMA

HERRIA

IKASTETXEA

LANPOSTU KOP.

ERANSKINA

SORMENA SUSTATZEKO PROIEKTUA, DIZIPLINARTEKO LANAREN BITARTEZ, TESTU LITERARIOAK, ELKARLANEKO IKASKUNTZA ETA BILAKETAK OINARRI HARTUTA, AUTONOMIA ETA GOGOETA SUSTATUKO DITUZTEN ZEHARKAKO KONPETENTZIAK GARATZEKO

IRUÑA

NAVARRO VILLOSLADA BHI

1

XXVI

"LES CHORISTES" PROIEKTUA EZARTZEA FRANTSESEZ IKASTEKO PROGRAMAN

IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI

1

XXVII

"THEMENORIENTIERTES ARBEITEN" (THEA) PROIEKTUA ALEMANEZ IKASTEKO PROGRAMETAKO IRAKASGAIETAN

IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI

1

XXVIII

F) HEZKUNTZAKO TEKNOLOGIEN ETA IKT AZPIEGITUREN ZERBITZUAK PROPOSATUTAKO PROGRAMAK

IkasNOVA ARLOA

PROIEKTUA EDO PROGRAMA

HERRIA

IKASTETXEA

LANPOSTU KOP.

ERANSKINA

Arloa: IkasNOVA ikasgela.

IKASNOVA IKASGELAREN DINAMIZAZIOA

ALTSASU

ALTSASUKO BHI

1

XXIX

IKASNOVA IKASGELA, IKT-EN DINAMIZAZIOA ETA HEZKUNTZA-BERRIKUNTZA

BERRIOZAR

MENDIALDEA I HLHIP

1

XXX

IKASNOVA

LESAKA

IRAIN HLHIP

1

XXXI

IKASNOVA

MENDABIA

SAN FRANCISCO JAVIER HLHIP

1

XXXII

S.E.T."ERMITAGAÑA"

IRUÑA

ERMITAGAÑA HLHIP

1

XXXIII

RADIO PATIO ITURRAMA

IRUÑA

ITURRAMA HLHIP

1

XXXIV

IKASTETXEKO PLAN DIGITALA ETA IKASNOVA IKASGELA KOORDINATZEA ETA GARATZEA, INTERESEKO IKASTETXEEN LANAREN BARNEAN

IRUÑA

MENDILLORRI HLHIP

1

XXXV

IKASNOVA

IRUÑA

SAN FRANCISCO HLHIP

1

XXXVI

IKASTETXEKO PLAN DIGITALA / IKASNOVA IKASGELA

IRUÑA

SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP

1

XXXVII

IKASNOVA ETA PLAN DIGITALA

IRUÑA

MENDILLORRI BHI

1

XXXVIII

IKASNOVA IKASGELAREN DINAMIZAZIOA

IRUÑA

IPARRALDE DBHI

1

XXXIX

Arloa: Konpetentzia digitala.

IKASTETXEKO PLAN DIGITALA ETA MATERIAL DIGITALAK SORTZEA

ELIZONDO

ELIZONDOKO LANBIDE ESKOLA IBP

1

XL

IKASNOVA

IRUÑA

BERNART ETXEPARE HLHIP

1

XLI

IKASNOVA DIGITALIZAZIORAKO: PROZESUAK, PRESTAKUNTZA ETA IKASLEEN PREMIA BEREZIETARAKO LAGUNTZA

IRUÑA

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA

1

XLII

KONPETENTZIA DIGITALA GARATZEA ETA ESTANDARIZATZEA IKASLEEN ETA IRAKASLEEN ARTEAN

IRUÑA

BASOKO BHI

1

XLIII

IKASTETXEKO IKASNOVA ARDURADUNA

IRUÑA

BIURDANA BHI

1

XLIV

IKASTETXEKO PLAN DIGITALA GARATZEA IRAKASLEEN ETA IKASLEEN KONPETENTZIA DIGITALAREN EREMUETAN ETA IKASTETXEKO PROZESUAK DIGITALIZATZEAN SORTUTAKO TRESNAK APLIKATZEKO, DBH-KO 1. ETA 2. MAILETAKO KOORDINATZAILEAREN BIDEZ

IRUÑA

ITURRAMA BHI

1

XLV

ERALDAKETA DIGITALA NAVARRO VILLOSLADA BHI IKASTETXEAN: IKASLEEN KONPETENTZIA DIGITALA GARATZEA, METODOLOGIA AKTIBOEN BITARTEZ ETA STEAM IKUSPEGI BATEKIN

IRUÑA

NAVARRO VILLOSLADA BHI

1

XLVI

Arloa: Eduki digitala

IKASNOVA

SARRIGUREN

SARRIGURENGO BHI

1

XLVII

Arloa: Pentsamendu konputazionala

IRAKASKUNTZA ETA IKASKUNTZA PROZESUA, KONPETENTZIEN IKUSPUNTUTIK, ROBOTIKAREN, PENTSAMENDU KONPUTAZIONALAREN ETA TEKNOLOGIAREN ERABILERA SEGURUAREN BIDEZ

IRUÑA

AZPILAGAÑA HLHIP

1

XLVIII

TECNOPLAZA 4.0 PROIEKTUA EZARTZEA

IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI

1

XLIX

Arloak: Eduki digitala eta konpetentzia digitala

HEZKUNTZA-TEKNOLOGIEN, PILOTATZE DIGITALAREN ETA IKASTETXEKO PLAN DIGITALAREN SUSTATZAILEA ETA ARDURADUNA

BARAÑAIN

ALAITZ BHI

1

L

IKASNOVA

BERA

TOKI ONA BHI

1

LI

IKASTETXEKO PLAN DIGITALA ETA ERALDAKETA DIGITALA

CASTEJÓN

DOS DE MAYO HLHIP

1

LII

IKASTETXEKO PLAN DIGITALA ETA ERALDAKETA DIGITALA

MENDIGORRIA

JULIAN MARIA ESPINAL OLCOZ HLHIP

1

LIII

IKASTETXEKO PLAN DIGITALA ETA ERALDAKETA DIGITALA

MILAGRO

NTRA SRA DEL PATROCINIO HLHIP

1

LIV

Arloak: IkasNOVA ikasgela eta konpetentzia digitala

IKASNOVA IKASGELA; HEZKUNTZAKO ERALDAKETA DIGITALAREN ARDURADUNA ETA IKASTETXEKO PLAN DIGITALAREN KOORDINATZAILEA

BARAÑAIN

BARAÑAINGO BHI

1

LV

DIGITALIZAZIO, BERRIKUNTZA ETA ERALDAKETA PLANA

LERIN

DOÑA BLANCA DE NAVARRA HLHIP

1

LVI

IKASTETXEAREN ESTRATEGIA DIGITALA EGITURATZEA ETA SUSTATZEA

SARRIGUREN

HERMANAS URIZ HLHIP

1

LVII

Arloak: IkasNOVA ikasgela eta eduki digitala

RADIOHUERTAS.

TUTERA

HUERTAS MAYORES HLHIP

1

LVIII

IKASNOVA ETA HEZKUNTZAKO ERALDAKETA DIGITALAREN ARDURADUNA

VIANA

DEL CAMINO DBHI

1

LIX

Arloak: IkasNOVA ikasgela eta pentsamendu konputazionala

STREAM-AI EREMUA (STEAM, ROBOTIKA, ADIMEN ARTIFIZIALA, PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA) GARATZEKO PROIEKTUA, IKASLEEN KONPETENTZIA DIGITALA GARATZEKO

IRUÑA

PADRE MORET-IRUBIDE BHI

1

LX

Arloak: IkasNOVA ikasgela, eduki digitala eta konpetentzia digitala

IKASNOVA

IRUÑA

CARDENAL ILUNDÁIN HLHIP

1

LXI

SORMEN-EGOERAK. ETORKIZUN DIGITAL BATEAN PENTSATZEN DUGU

IRUÑA

LORENZO GOICOA HLHIP

1

LXII

EDUKI DIGITALAK LANTZEKO ETA CLASROOM GENERIKOETAN INTEGRATZEKO KOORDINAZIOA ETA PRESTAKUNTZA

IRUÑA

JULIO CARO BAROJA BHI

1

LXIII

Arloak: Eduki digitala, pentsamendu konputazionala eta konpetentzia digitala

IKASTETXEKO PLAN DIGITALA ETA ERALDAKETA DIGITALA "Gure programazio-gela sustatuz"

NOAIN

SAN MIGUEL HLHIP

1

LXIV

IKASTETXEKO ERALDAKETA DIGITALAREN ETA PLAN DIGITALAREN ARDURADUNA. VALLE DEL EBRO BHI

TUTERA

VALLE DEL EBRO BHI

1

LXV

Arloak: Pentsamendu konputazionala eta konpetentzia digitala

HEZKUNTZA-TEKNOLOGIAK ETA IKASTETXEKO PLAN DIGITALA

CINTRUÉNIGO

OTERO NAVASCUES HLHIP

1

LXVI

IKASNOVA

TAFALLA

SANCHO III EL MAYOR BHI

1

LXVII

CATALINA DE FOIX IP-KO ERALDAKETA DIGITALA

ZIZUR NAGUSIA

CATALINA DE FOIX HLHIP

1

LXVIII

Iragarkiaren kodea: F2317450