47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

25C/2024 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Nafarroako Foru Komunitateko Aisia Hezitzailearen eta Animazio Soziokulturalaren Sektorearentzako 2023-2026 aldirako Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusi da Nafarroako Foru Komunitateko Aisia Hezitzailearen eta Animazio Soziokulturalaren Sektorearentzako 2023-2026 aldirako Hitzarmen Kolektiboa (kode zenbakia: 31102195012024), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2023ko azaroaren 30ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek (CCOO) 2023ko azaroaren 27an izenpetuta.

Zuzentzeko errekerimendua egin zen 2023ko abenduaren 19an, eta, behin ikusitako akatsak zuzendu ondoren, 2024ko urtarrilaren 30ean hitzarmenaren testua aurkeztu zen.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Nafarroako Foru Komunitateko Aisia Hezitzailearen eta Animazio Soziokulturalaren Sektorearentzako 2023-2026 aldirako Hitzarmen Kolektiboa erregistratzea Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (kode zenbakia 31102195012024).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezaten.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko otsailaren 6an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Nafarroako Foru Komunitateko Aisia Hezitzailearen eta Animazio Soziokulturalaren Sektorearentzako 2023-2026 aldirako Hitzarmen Kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2402120