47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Udal Planeko A-28 unitate morfologikoan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Zizur Nagusiko Udal Planeko A-28 unitate morfologikoan, Muroa Proyectos y Edificaciones 2019 SLk sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Zizur Nagusian, 2024ko otsailaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403335