47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Akats zuzenketa, iragarki honetan: "Jarduera-lizentzia ematea (funtsezko aldaketa). Upeltegi zaharra egokitzea, udal-merkatu, taberna eta bulego gisa"

2024ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an, Deierriko Udalaren iragarki hau argitaratu zen: "Jarduera-lizentzia ematea (funtsezko aldaketa). Upeltegi zaharra egokitzea, udal-merkatu, taberna eta bulego gisa". Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Lizentziaren kontzesioa izan beharrean, lizentziaren eskaera da; beraz, testu zuzena honako hau da:

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 26/2022 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udaletxearen bulegoetan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Deierriko Udala.

Jarduera: jarduera-lizentzia aldatzea, upeltegi zaharra udal-merkatu, taberna eta bulego gisa egokitzeko.

Tokia: 25. poligonoko 122. lurzatia.

2024ko 42. aldizkarian, otsailaren 27an, argitaratutako iragarkia (L2402805 kodea) deuseztatua gelditzen da ondorio guztietarako.

Deierrin, 2024ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2403452