47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2024ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2402984